XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALKHATIA
Beretter eta familia
Nik zûtiet kunprenitzen
Beaumont-en eskietarik
Zide hunat ezkapatzen.

Huna artinokan dûzû
Heltzen haren fama tzarra
Eraman nahi zûtiet
Prudenki ene etxera.

Beretter zuri dereizût
Artzaingua bat emanen
Hortan trebatûrik zira
Ligin bai eta Larrañen.

Beste horik aldiz zide
Ariko ene lûrretan
Hazkûrriaren geñhatzen
Zien egin ahal orotan.

NABARRA
Jauna denak prest gûtûtzû
Zûk manhatien egitera
Hanitx agrada betzaikû
Zure batzarri ederra.

Oro erretira algarreki.

JELKALDI 9 Jelki: Beretter ardieki khantan, Eleonora Blankaren ahizpa, serora arropan.

ELEONORA
Artzain gaixua erradazû
Nizanez bide hunian
Maria Nabarrak gidatûrik
Nûzû egûn bortu huntan.

Harekin agitû nûzû
Bizi nizan komentian
Zûtzaz mintzatu girade
Leialki gure artian.

Jakin dit zû nulaz ziren
Erronkarirat ûtzûli
Oro berthûte zirela
Hori mûndiak badaki.